1962ko azaroaren 30ean Gisela Wegener bere lanaz jabetzen da. Alemaniatik dator Vasco-Navarro Ospitale Psikiatrikoan lan egitera. Bertan, 1963ko Azaroaren 23ra arte jardungo du. Nafarroan diharduen lehen tituludun lan-terapeuta da, eta Espainiako lehenetarikoa.
Beatriz Pérez Echeverría, lan-terapian tituludun lehen nafarra, 1983an ASPACE-an lan egiten hasten da.
1997 urritik aurrera. Nafarroako lan-terapeutak aldizka elkartzen hasten dira
1998ko Azaroaren 10ean, Nafarroako Lan-Terapeuta Elkarte Profesionala sortzen da (APTONA-NALATE). 1999Ko 32.NAO, martxoaren 15koan, Industria, Merkartaritza, Turismo eta Lan Departamentuak argitaratzen du bertan APTONA-NALATE-estatutuak utzi direla, eta beraz, ordutik aurrera legeztatutako elkarte bezala bere ibilera hasten duela. APTONA-NALATE-ak Lanbide-Elkargoaren sorrera bultzatuko du.
2005eko otsailaren 10ean, Nafarroako Lan-terapeuten Elkargoaren sorrerako lege-proiektu Forala, Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkuran eztabaidatu, bozkatu eta onartu egin zen.
1/2005 Foru Legea, otsailaren 22koa, Nafarroako Lan-Terapeuten Elkargo Ofiziala sortzekoa. 2005eko 24. NAOn argitaratutako testua, otsailaren 25ean. Espainian sortzen den bigarren Lan-Terapeuten Elkargoa da, Aragoiko Elkargoaren ondoren.
2005eko maiatzaren 21ean ospatutako Biltzar konstituziogilean, Elkargoaren behin betiko Estatutuen onespena.
366/2005 Ebazpena, ekainaren 3koa, Presidentziako Zuzendari Orokorrak ebatzitakoa, Nafarroako Lan-Terapeuten Elkargoaren Estatutuen argitaratzea agintzen dena. NAO, 104. zk. , 2005eko abuztuaren 31koa.
1999az geroztik gainerako Lan-Terapia Erakunde Profesionalekin koordinazioa (FEOTO, Lan-Terapeuta Erakundeen Estatuko Foroaren sorrerarekin, koordinazioa jarraituz).
Duela urte batzuk, Aragoiko Lan-Terapeuten Elkargo ofizialarekin batera, Nafarroako Lan-Terapeuten Elkargoak Espainiako Lan-Terapeuten Lanbide-Elkargoetako Batzorde Orokorraren sorreraren eskaera aurkeztu zuen. Eskaera honetara, Extremadurako eta Balear Irletako Elkargoak batu egin dira, eta espero dugu, sortzen doazen gainontzeko Elkargoak bat egitea.
2007tik aurrera Nafarroako Osasun Kontseiluko partaide da.